Eleuterio Tapia, bi bihotz zituen perfekzionista

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko abenduaren 1a

Bi bihotz zituen perfekzioni 2 1543674033543
Bi bihotz zituen perfekzioni 10 1543674036120
Bi bihotz zituen perfekzioni 14 1543674037817
Bi bihotz zituen perfekzioni 19 1543674039334
Bi bihotz zituen perfekzioni 1 1543674032657
Bi bihotz zituen perfekzioni 3 1543674033881
Bi bihotz zituen perfekzioni 4 1543674034196
Bi bihotz zituen perfekzioni 5 1543674034502
Bi bihotz zituen perfekzioni 6 1543674034773
Bi bihotz zituen perfekzioni 7 1543674035028
Bi bihotz zituen perfekzioni 8 1543674035401
Bi bihotz zituen perfekzioni 9 1543674035756
Bi bihotz zituen perfekzioni 11 1543674036441
Bi bihotz zituen perfekzioni 12 1543674037038
Bi bihotz zituen perfekzioni 13 1543674037360
Bi bihotz zituen perfekzioni 15 1543674038118
Bi bihotz zituen perfekzioni 16 1543674038498
Bi bihotz zituen perfekzioni 17 1543674038775
Bi bihotz zituen perfekzioni 20 1543674039586
Bi bihotz zituen perfekzioni 21 1543674039931

Eleuterio bera zen festa liburua aurkeztu dute Asteasun; trikitia, lagunak eta senideak elkartu dira, Eleuterio Tapiaren argitalpenaren aitzakian. 

Bi bihotz omen zituen Eleuterio Tapia zenak: trikitia eta herri kirolak. Eta, bietan ere, fin-fin aritu zela dio historiak; perfekzionista sena bere-berea zuela diote senideek. Eleuterio bera zen festa liburua aurkeztu dute Asteasun, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak, eta ekitaldia gidatu dute Pili Legarra Asteasuko alkateak, Joxean Agirre liburuaren egileak, Juan Tapia Eleuterio Tapiaren ilobak eta Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko presidenteak. 

Pili Legarrak eskerrak eman dizkio liburuaren egileari, eta familia zoriondu du, azpimarratuz, "gaur egungo trikitia ulertzeko oinarriak" ezarri zituela Tapiak. Bide horretan, hizlari guztiek azpimarratu dute liburuko protagonistaren pedagogiarako trebezia: aitzindari izan zen trikitia irakasten, Usurbilgo Kalexarren. "Ez da kasualitatea soinu jotzaile onenetarikoa bere eskuetatik pasatu izana". 

Transmisio horretan, Eleuterio Tapiaren garaiko gizartea ere islatzen dela uste dut Agurtzane Elustondok, eta azpimarra jarri dio mandio erromerietako giro matxistari: "Alabek zaletasuna eta gogoa omen zuten trikitia ikasteko, baina garai hartan emakumeek ez zuten soinua jotzen. Hala esaten omen zien alabei: 'Emakumeak zertarako behar din soinua?'. Eta, kontraesanak kontraesan, gero bera izan zen emakume bati trikitia jotzen irakatsi zion lehena". 

Hain justu, Joxean Agirre idazleak historiaren garapenarekin lotu du Eleuterio Tapia beraren garapena ere: "Mandioko erromerietako giro hartan, denek egiten zuten zerbait, dantza edo jo; modu aktiboan kontsumitzen zuten trikitia. Eta, gerraondoan, berriz, jendea eserita hasi zen trikitia kontsumitzen, modu pasiboan. Berak asmatu zuen bietara egokitzen". 

Agirrek irribarrez azaldu du, "oso erraza" suertatu zaiola liburua idaztea, Tapiaren senide eta lagunengatik: "Pertsonaiak berak interesa pizten zidan, baina bere ingurukoengandik izugarri ikasi dut, oso jende elegantea da, maila handikoa, eta esaten zidaten guztiak balio zidan liburuan txertatzeko". 

Eleuterio bera zen festa argitalpena Soinuaren liburutegia bildumako hamalaugarren alea da, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak lurraldetasunari keinua egin nahi izan dio lana onduz, Asteasu inguruan trikitiak beti izan duen eskola aitortuz. 

Liburuarekin batera disko bat ere badu argitalpenak, Eleuterio Tapiari grabatuko kantu bakanetakoekin: "Grabazioak egiteko uzkurra zen, ez zitzaion gustatzen hori betirako hor geratzea". Haren estilo bizia eta pertsonala oso bereziak zirela baieztatu dute gaurko aurkezpenean, eta argitalpen hori izango da, horren lekuko. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!