2018/12/01 11:00
Eleuterio Tapia trikitilariaren biografia jasotzen duen liburua da, eta Joxean Agirrek idatzi du eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak aurkeztuko dute.
Liburuak Eleuterioren hainbat grabazio jasotzen dituen CDa dauka. Era berean, hainbat aipamen egin zaizkio oso gazte hil eta trikitilaria ere bazen Juanito Tapiari, Eleuterioren anaiari. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urtero argitaratzen duen biografia sailean dago Eleuterio Tapia asteasuarrarena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?