Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa, igandean

Ataria 2018ko azaroaren 22a

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira, ekitaldi hainbat antolatu dituzte Asteasun.

Gaur izango da ekitaldi horietako lehena. 'Solo mia' filma eskainiko dute, 19:00etan udaletxean.

Azaroaren 25ean, igandean, 12:30ean kontzentrazioa egingo dute kultur etxe aurrean, eta emakumeen aurkako indarkeriaren sare bat osatuko dute. Zuzeneko musikarekin girotuko dute goiza, eta gaztaina erreak jateko aukera ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!