Asteasuko eraikin publikoetan hainbat txikiketa izan dira

Ataria 2018ko azaroaren 15a

Argazkia: Asteasuko Udala

Pello Errota eskolan suntsiketak egin dituzte aurreko asteburuan eta herriko eraikin eta zerbitzu publikoetan horrelakoak egiten diren hirugarren aldia da.

2018 urtea hasi zenetik, Asteasuko eraikin eta zerbitzu publikoetako hainbat hiri-altzari hautsi dituzte egile ezezagunek. Leihoak, komunak, ateak… hautsi dituzte, zenbait pintada egitearekin batera. Ez da lapurretarik edota bestelako aldarrikapenik izan; Udalak adierazi duenez, "bandalismo hutsezko ekintzak izan dira, beraz". Apurketa hauek eragindako konpontze eta material kostua 5.000 eurotik gorakoa izango dela jakinarazi dute udal arduradunek.

Isolatutzat har zitezkeen ekintza hauen atzean egile berak egotearen zantzu sendoa du Asteasuko Udalak, hirugarren eraso oldearen ondoren. Orain arte erabaki eta neurri zehatzik hartu ez dituen arren, udalak asteasuar guztiekin partekatu nahi du arazoaren gaineko kezka.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!