2019ko egutegia egiteko argazki bilketa martxan da

Ataria 2018ko azaroaren 5a

Asteasuko udaletxean edo kultur etxean aurkeztu beharko dira argazkiak, azaroaren 6a baino lehen. Partaideen artean saski bat zozkatuko da.

Pertsona bakoitzak, gehienez, 20 argazki aurkeztu ahal izango ditu, CD batean grabatuta. JPG edo TIFF formatuan eta 300 ppx-eko erresoluzioarekin aurkeztu beharko dira, din A-4 neurrian.

Asteasuko txokoak agertu behar dira, auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak... Asteasuko askotariko ikuspuntuak erakutsi beharko dituzte argazkiek.

Bide batez, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izateko urtean zehar herrian ospatzen diren hainbat ekitaldietako argazkiak (festak, inauteriak, azokak... ) beste CD batean entregatu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!