Julen Lopetegi kalera bota dute

Asier Imaz 2018ko urriaren 30a

Julen Lopetegi Real Madriletik kaleratua izan da. Entrenatzaile asteasuarrak lau hilabete iraun ditu talde zurian.

Duela lau hilabete iritsi zen Espainiako hautatzaile zela. Fitxaketa horren ondorioz Espainiako selekziotik kaleratua izan zen, Munduko Txapelketa hasteko egun bat falta zela.

Real Madrilek astelehenean jakinarazi zuen Lopetegirekin harremana moztu egiten zuela, «taldearen maila eta emaitzen arteko desproportzioa» medio. Real Madrilek ligan hamar partida jokatu ditu. Horietatik lau irabazi ditu, bi berdindu eta lau galdu. Sailkapen nagusian bederatzigarren postuan dago. Azken jardunaldian, Bartzelonaren aurka 5-1 galdu zuen. Txapeldunen ligan multzoko lehen postuan utzi du taldea Lopetegik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!