Indarkeria matxistaren inguruko lanketa abiatuko dute Asteasun

Ataria 2018ko urriaren 23a

Urriaren 5ean egin zuten lehen bilera eta lanketa abiatzea erabaki dute parte hartzaileek. Arremanitz kooperatibak gidatuta, lehen bilera, urriaren 26an egingo dute 19:00etan udaletxean.

Talde kohesioari eta konfiantza giroa sortzeari lehentasuna emanda, indarkeria matxistaren mitoak ezbaian jarriko dituzte, Arremanitz kooperatibako kideek azpimarratu dutenez. "Bi ordu inguruko saioa aurreikusten dugu, indarkeriaren gaira lehen hurbilpena egiteko. Indarkeriaren inguruan zabalduta dauden mitoak ezbaian jarriko ditugu, eta gizon eta emakumeok gai horrekiko izan ditzakegun bizipenei ere toki egingo diegu".

Saioetan garrantzia ematen dio Arremanitz kooperatibak epairik gabe elkar entzuteari, iritziak trukatzeari eta elkar aberasteari.

Udaletxean egingo dute bilera herriko gazteek, ostiralean, urriak 26, 19:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!