Hasi dira Asteasuko plaza berritzeko lanak

Ataria 2018ko urriaren 10a

Astelehenean hasi ziren Asteasuko Lege Zaharren enparantza berritzeko lanak. Obrek iraungo duten hilabeteetan aldaketak izango dira herriguneko egunerokoan. Zenbait jarraibide eman ditu Asteasuko Udalak:

Frontoi atzeko aparkalekua obraren beharretarako gordeko da. Beraz, Lamitegiko eta igerilekuko aparkalekuak erabili beharko dira lanek irauten duten bitartean.

Kale Nagusirako sarrera bermatuta egongo da uneoro, eta obren fasearen arabera egokituko da. Erreka-bailaratik plazara irteerak izango dira: Ibargain, Betani eta Kale Nagusia. Ibar-azpi pasealekuko zubiaren norantza aldatu egingo da obrek irauten duten bitartean. Hala, Lamitegiko aparkalekura herri barrutik sartu ahal izango da. Kamioi-gidariek aurrez hitzartu beharko dute plazako sarrera obrako arduradunekin.

Asteasuko Udalak jakinarazi duenez, obra-arduradun bat egongo da lanek irauten duten bitartean, kontsultak egiteko eta zalantzak argitzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!