Gazteen artean ematen den indarkeri matxistari buruzko bilera Asteasun

Ataria 2018ko urriaren 3a

Urriaren 5ean, ostirala, 19:00etan udaletxean biltzeko deia luzatu die Asteasuko Udalak herriko gazteei. Axier Baglietto adituak gaiari buruzko hainbat datu emango ditu bertan.

Asteasuko Udalak aipatu duenez, "sarritan kontrakoa pentsa genezakeen arren, emakumeen aurkako indarkeria gure artean ere gertatzen da eta gazteen artean".

Gaiaren inguruko zenbait datu eman dituzte: Bikote indarkeria salatzen duten emakumeen %35k 18 eta35 urte artean dauzka; Kaleko sexu-erasoak salatzen dituzten emakumeen %68ak 30 urte baino gutxiago dauzka; Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egunero 13 eta 30 urte bitarteko 3 neskek salatzen dute sexu erasoren bat bikotearen aldetik.

Asteasuko gaztedia gaiaren inguruan kontzientziatzeko, eta egunerokotasunean oharkabean ditugun mikro-matxismoez jabetzeko, udalak herriko gazteei bilera baterako deia luzatu die.U rriaren 5ean, ostirala, udaletxean izango da 19:00etan. Arremanitz kooperatibako Axier Baglietto aditua izango da bertan eta gaiari buruz hitz egingo du. Etorkizunean hainbat tailer egiteko aukera aztertuko dute bileran Asteasuko gaztediarekin.

Asteasuko Udalak honako bideoa zabaldu du sare sozialetan bilerarako deia luzatuz:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!