Jantoki pribilegiatu bat, Santamañako kaskoan

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko uztailaren 21a

Joan den asteburuan hasita, bihar amaituko dira Asteasuko Santamaña auzoko festak; herri bazkaria egin dute eguerdian.

Begiratoki edo gotorleku izateko sortutako muinoa dirudi Santamañak: bide estu eta bihurriak baino ez dira haraino iristen, eta eskualdeko nahiz eskualdeko mugaz gaindiko tontorrak ikus daitezke kaskotik. Bada, leku pribilegiatu horretan otordua egin dute, gaur, hainbat asteasuarrek, festak amaitzera doazela.

Joan den asteburuan igoera nahiz trikiti musika izan ziren nagusi eta, astegunez jaien egun handia ospatu eta gero, bihar amaituko dituzte festak, herri kirol hitzordu eta guzti.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!