Aitor Regillagak eta Lourdes Colomok irabazi dute XVIII. Santamañako igoera

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 15a

Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, 85 korrikalarik osatu dute Santamañara iristeko zazpi kilometroko ibilbidea. Plazatik abiatu, herrian bertan bi buelta eman eta azken bi kilometroak aldapa gora egin dituzte Santamañaraino. 

San Pedroak amaitu eta berehala ekin diote Satamañakoak ospatzeari asteasuarrek. Goizean XVIII. Santamañako kros igoera egin dute 85 lagunek. Horietatik 25 ziren asteasuarrak, eta guztietatik 13 emakumek hartu dute parte igoeraan. Aurtengo edizioan lehena helmuga gurutzatzen Aitor Regillaga izan da 28:50eko denborarekin. Aurten ere ez da inor gai izan errekor berria jartzeko. 20 segundo beranduago helmugaratu da Aritz Garin, 29:10ean. Podiumean hirugarren postua iazko irabazlea izan zen Raul Gomezek eskuratu du, 29:17an helmugako marra gurutzatuta. Emakumeetan, berriz, Lourdes Colomo zizurkildarra izan da irabazlea 35:27ko denborarekin. Bigarren postuan iritsi da Aitziber Ibarbia, zizurkildarra hau ere, 38:38ko denboran. Hirugarren lekua Maialen Gurrutxagak eskuratu du 38:52ko denborarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!