Orientazio proba herrikoia Santamañan

Ataria 2018ko uztailaren 14a

21 lagunek eman dute izena proba luzean, hamabi taldetan banatuta. Asteasu inguruko parajeetan barrena ibili beharko dute mapa baten laguntzaz eta hiru orduren buruan Santamañara itzuli beharko dute.

17:00etan abiatu da proba Santamañako ermita paretik eta ordubete beranduago, 18:00etan proba motzari, bi ordukoari eman zaio hasiera. Gainera, parte hartu nahi izan dute umeentzako zirkuitu laburrago bat ere prestatu dute antolatzaileek.

Proba herrikoia izan da Santamañako festen barruan antolatu dutena. Haurrek hiru euro ordainduta eman dute izena eta helduek berriz, bost euro ordainduta. Bildutako diru guztia Juneren Hegoak elkartearentzat izan da. Probaren amaieran, parte hartzaile guztiek frontal bat eramango dute opari modura.

Bihar, Santamañako Krosarekin jarraituko du jai egitarauak eta asteazkenetik aurrera ekitaldi gehiago izango dira Asteasuko auzoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!