Asteasuko sanpedroak amaituta, Santamañako jaietarako prest

Tolosaldeko Ataria 2018ko uzt. 3a, 17:29
Joan den urteko jaietako argazkia

Santamaña elkarteak eta Asteasuko Udalak antolatuta, Santamañako jaiak ospatuko dituzte uztailaren 14tik 22ra.

Uztailaren 21ean, larunbatez, herri bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak aurrez eskatu beharko dira honako bi telefono zenbaki hauetakoren batera deituz: 649506825 (Arkaitz) edo 686788260 (Josefina). Uztailaren 19a baino lehen eman beharko da izena.

14:00etan egingo dute bazkaria, Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek, eta Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaituta. Menurako, sarrerako hotzak, paella, txuleta, postrea, kafea eta kopa izango dituzte. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta 12 urte arteko haurrek 15 euro.

Egitaraua

Uztailak 14, larunbata

17:00etan I. Orientazio Proba Herrikoia. Izen-ematea, (16:30-16:45)

Uztailak 15, igandea

10:30ean SANTAMAÑAKO XVIII. KROS IGOERA
16:30ean SANTAMAÑAKO XXIII. MUS TXAPELKETA (15:45-16:15 izen-ematea)

OHARRA: orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du.

Uztailak 18, asteazkena

10:30ean Txupinazoa
11:00etan meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa.
13:00etan Herri kirolak (bertako gazteak). Ondoren Bertsolariak: Irazu eta Peñagarikano. Trikitilariak: Izer, Alabier eta Lutxurdio
17:30ean Kalejira.
Gauean Izer, Alabier eta Lutxurdio

Uztailak 21, larunbata

12:00etan haur jolasak
14:00etan herri bazkaria, Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek, eta Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaituta. Menua: Sarrerako hotzak, paella, txuleta, postrea, kafea eta kopa. Prezioak: helduek 25 euro, 12 urte arteko haurrek 15 euro.
18:00etan Toka
Gauean Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak

Uztailak 22, igandea

11:30ean Meza nagusia. Ondoren Herri kirolak.
Iparraldeko jokoak: Jose Martin Bustinza “Tubi” eta Yon Loiola
Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Beñat Telleria
Ondoren trikitilariak: Laja II. eta Narbaiza
18:00etan erakustaldia: herriko harri tira taldea eta astoa.
Afalaurretik Tranpazuloren jaitsiera
Gauean Laja II. eta Narbaiza trikitilariak

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!