Asteasuko Sanpedroak 2018

Asteasuko gazteek badute oraindik festarako indarrik

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 1a

San Pedro jaiak iritsi dira azken egunera. Hala ere, herriko gazteek ez dute indarrik galdu eta herri kirol erakustaldia eskaini dute. 

Azken bost egunak jaietan ibili ondoren, iritsi zaie asteasuarrei datorren urtera arte festak agurtzeko garaia. 21:00etan sorginaren igoerarekin amaituko dituzte festak. Horren arretik, ordea, izan da zer ikusia laza inguruan. Arratsaldea hasteko, herriko gazteek herri kirolak egin dituzte bi taldetan banatuta. Guztira, 35 gazte inguruk hartu dute parte, eta erreleboak eginez osatu dituzte txandak. Lehen itzulia talde batek irabazi du, eta besteak bigarrena. Beraz, amaieran, sokatira saioa egin behar izan dute irabazle zein izan erabakitzeko. Horren ondoren, trikitia eta pandero eskolaren musika emanaldia eskaini dute gaztetxoenek herriko plazan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!