Asteasuko Sanpedroak 2018

Abiatu dira sanpedroak Asteasun

Ataria 2018ko ekainaren 28a

Goizeko haurren txupinazoaren ondoren, jaien hasiera ofiziala ospatu dute asteasuarrek. Elizako ordularia konpontzeko osatu den boluntario taldeak bota du txupinazoa.

Txupinazoa bota aurretik, sorgina jaitsi da udaletxera eta herritarrei zuzendu zaie, festak ondo pasatzeko esanez.

Ekitaldia hasi aurretik Arkupeko Pilota Txapelketa jokatu da eta bertan Xabier Urbietak irabazi dio bere anaia Joni, 2-0koarekin, 22-17 eta 22-15 eginez. Gizonezkoen Pala Txapelketan Juan Karlos Aiertza eta Yerai Otaegi bikoteak 30-23 irabazi dio Patxi Garmendia eta Joxe Mari Irazu bikoteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!