Aitzondo Elkarteak, Aitzondo Txirrindulari Elkarteak, Pello Errota Ikastetxeko Guraso Elkarteak, Asteasuko Gazte Asanbladak, hainbat herritarrek eta Asteasuko Udaleko Festa Batzordeak elkarlanean prestatu dute ekainaren 23, 27, 28, 29, 30 eta uztailaren 1ean ospatuko diren herriko jaien egitaraua.
Ekainak 23, larunbata
18:30 Dantza emanaldia frontoian: Asteasu, Larraul eta Adunako dantza eskolen, eta OINKARI dantza taldearen eskutik.
21:00 San Juan Sua. Tradiziozko dantza
Ekainak 27, asteazkena
18:30 Frontenis Txapelketako finalak
22:00 Mus eta txintxon txapelketak frontoian. Izen-emateak 21:30-22:00 (Bikotekide batek Asteasun erroldatuta egon behar du)
22:00 Zozketak
22:05 Txapelketen hasiera
Ekainak 28, osteguna – Haurren eguna –
11:00 Haurren txupinazoa. Ondoren haurren krosa eta marrazketa lehiaketa
12:00 - 14:00 Haur Parkea frontoian
14:00 Umeen bazkaria
15:00- 17:00 Haur Parkea
17:30 Arkupeko Pilota Txapelketako eta Gizonezkoen pala txapelketako finalak
19:30 Txupinazoa (Elizako ordularia konpontzeko osatu den boluntario taldearen eskutik). Ondoren, KALEJIRA: txistulari, buruhandi eta Zizurkilgo erraldoiekin
22:30 Bertso saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai jartzailea: Amaia Agirre (Bertso eskolako ikasleen laguntzarekin). Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza trikitilariekin.
Ekainak 29, ostirala, SAN PEDRO eguna
10:00 Diana
11:00 Meza nagusia. Ondoren Elizmendin, eskertza elizako erlojua eraberritu duten boluntarioei. Gero, Soka Dantza eta hamaiketakoa. Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak:
Aurrebenjaminak: Alain Urkola – Adei Lanzeta
Benjaminak: Iker Izagirre – Aratz Agirrezabal
18:00 Kalejira herriko musikari, buruhandi eta erraldoiekin.
21:30 Herri afaria. Ondoren, Laket musika taldearekin erromeria.
Ekainak 30, larunbata Jubilatuen eguna – Kuadrillen eguna
11:30 Meza. Ondoren, Aitzondo elkartean hamaiketakoa jubilatuentzat
13:00 Herri kirolak: Aizkoran: Ugaitz Mugertza, Iker Vicente, Irati Astondoa eta Maika Ariztegi. Harriarekin: Aimar Irigoien eta Inaxio Perurena.
Koadrilen Triki-poteoa
14:00 Ikurrinaren ekitaldia
14:30 Kuadrillen arteko bazkaria
14:30 Jubilatuen bazkaria frontoian. Bertan izango dira Telleria eta Lizaso bertsolariak, eta Izer eta Alabier trikitilariak
16:30 Zezen txiki eta poney-ak
18:30 Sakatu Elektrotxaranga
23:30 Rock kontzertuak: Liher eta Willis Drummond. (Gaueko autobus zerbitzua eskainiko da)
Uztailak 1, igandea
12:00 Pilota txapelketetako finalak: Esku pilota bikoteka: Lanzeta-Segurola; Legarreta-Elizegi (Goizueta). Pala alebinak: Irati Aranburu - Ihintza Urkola.
11:00 – 11:30 Patata tortilla txapelketa
13:00 Sagardo dastaketa. Sagardotegiak: Sarasola, Etxeberria, Zabala, Aburuza eta Urdaira.
18:00 Herriko taldeen arteko herri kirolak. Ondoren, trikitia eta pandero eskolaren musika emanaldia
21:00 Sorginaren igoera.