Basqueskola sareko kide gisa Rigoberta Menchurekin bildu da Asteasuko alkatea

Ataria 2018ko ekainaren 12a

Europako udal eta eskualdeen kontseiluaren Bilbo-2018 Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa konferentziaren barruan bildu dira euskal emakume hautetsiak Nobel saridunarekin.

Virginia Woolf Basqueskola sentsibilitate politiko guztiak eta udalerri asko eta tamaina guztietakoak ordezkatzen dituen emakume hautetsiek bultzatzen dute, tartean, Pili Legarra Asteasuko alkateak. Menchu doktoreari sarearen lanak zein helburuak aurkeztu ahal izan dizkiote Bilbon garatzen ari diren konferentzian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!