Udaleku irekietan izena emateko ostirala da azken eguna

Ataria 2018ko maiatzaren 22a

Udaleko irekiak antolatu ditu aurten ere Asteasuko Udalak. Uztailaren 2an hasiko dira eta uztailaren 30ean bukatu. Izen emateak arratsaldez kultur etxean egin beharko dira ostirala baino lehen.

2007 eta 201 urteen artean jaiotako haurrek (biak barne) izena eman ahal izango dute bertan. Izen ematerako garaian, haurraren izen abizenak, jaiotza data eta harremanetarako telefonoaz gain, honako informazio hau eman beharko da: gaixotasunik baduen edo ez; argazkiak ateratzeko baimena; sendagaiak erabiltzeko baimena; eta igeriketa maila (mangitoak behar dituen edo ez jakiteko).

Kuotaren ordainketa, izen ematea egiten den unean egin beharko da. Udalekuaren prezioa 60 eurokoa da eta familia bereko bigarren haurrak 50 euro ordaindu beharko ditu eta hirugarrenak 40 euro. Hiru urtekoen taldea ateratzen bada, prezioa ondoren adostuko da.

Udalekuetan lanean arituko diren begirale hautagaiek martxoaren 24an eta apirilaren 7an osatu zituzten beharrezko formazio saioak. Bertan, begirale postua betetzeko beharrezkoa den informazioa helarazi zitzaien eta hautagai bakoitzak lanerako duen egokitasuna neurtu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!