Hamaiketakoa eta toka Santakrutzak ospatzeko

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 6a

Asteasun Elizmendi auzoko festak ari dira ospatzen. Santakrutzak ari dira ospatzen, eta nahiz eta eguna maiatzaren 3an izan, asteburu honetarako gorde dituzte ospakizunetarako egunak.

Goizean, Santa Krutz ermitan meza izan dute, eta hamaiketakoa egin dute ondoren. Plazara gerturatu direnek toka txapelketan parte hartzeko aukera izan dute. Arratsaldean, berriz, Buruhandiak eta herri kirolak izango dituzte. Aizkoran arituko dira Aratz Mugertza eta Luis Txapartegi, eta harri-jasotzen arituko dira Eizagirre eta Peñagarikano. Jarraian, eta festak amaitzeko, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin dantzatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!