Haritz Mujikak Erniarraitz sariketa irabazi du

Ataria 2018ko martxoaren 17a

Atzo ospatu zen finala ostiral gauean Azpeitiko Gaztetxean eta Asteasuko bertsolariak jantzi zuen txapela. 

Bederatzigarren aldiz antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak sariketa eta hiru kanporaketa jokatu dira Azkoitia, Errezil eta Zestoan. Azken saio horretan aritu zen Mujika martxoaren 4an eta finalera sailkatzea lortu zuen beste sei bertsolarirekin batera: Eneko Araiztegi Korta, Aitor Bizkarra, Aratz Igartzabal Potto, Joanes Illarregi eta Aitor Salegi.

"Eskuz esku ta eskualdeka / hauspo dezagun bertsoa" kantatuz amaitu zuen saioa Mujikak, txapela jantzita. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!