M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Emakumeak bat eginda Asteasun

Ataria 2018ko martxoaren 8a

Asteasuko emakumeek bat egin dute gaur greba feministarekin eta plazan elkartu dira. Protesta, musika eta aldarrikapena uztartu dituzte.

Pankartaren atzean bildu dira adin eta jatorri ezberdinetako asteasuarrak eta greba feministarekin bat egin dute.

Bihar, ostirala, Bertsolaritzaren sekretuak emankizuna izango da eta larunbatean herriko emakumeak Patxine jatetxean bilduko dira afaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!