"Raketistak lehen eta orain" dokumentala, martxoaren 2an

Ataria 2018ko otsailaren 27a

Emakumeen Nazioarteko egunaren inguruan emango dute dokumentala Asteasun, ostiralean, udaletxeko zinema aretoan, 19:00etan. Besteak beste, hemezortzi urtetan zehar raketista profesionala izan zen Miren Uzkudun herritarraren historia kontatzen du filmak.

Duela ehun urte pilotari profesional izan ziren hainbat emakumeren historia eta ondarea jasotzen du Raketistak Lehen eta Orain kultur eta kirol elkarteak. Dibulgazio lan horren lehen urratsa izan zen iaz egindako argazki erakustea, Asteasun uztailean ikusgai izan zena.

Oraingoan urrats bat aurrera eman, eta dokumental bat egin dute. Emakumeen Nazioarteko egunaren ekintzen baitan. Dokumentalean agertzen da Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922) mundu mailako lehen emakume kirolari profesionaletako bat. Apretone baserrikoa, Asteasu ezizenarekin aritu zen lanean raketista moduan, hemezortzi urtez mundu osoan zehar. Besteak beste, Mexikon, Kuban, Bartzelonan edota Tenerifen aritu zen.

Hona hemen dokumentalaren aurrerapena:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!