Mañukorta omenduz ireki dute txotx denboraldia Sarasola Sagardotegian

Ataria 2018ko urtarrilaren 15a

Gregorio Larrañaga Mandiola 'Mañukorta' bertsolariak 36 urtez jarraian parte hartu du Sarasolako txotx denboraldiaren irekiera ekitaldian, eta sagardotegiak omenaldia egin dio aurtengoan.

Lazkao Txiki hasi zen Sarasola Sagardotegiko irekiera ekitaldiak girotzen, eta haren ondoren, Anjel Larrañaga gonbidatu zuten. Azken 36 urteotan, Mañukorta izan da Asteasuko Sagardotegiaren irekiera ekitaldiak girotu dituena. Eta hutsik egin gabe, gainera.

Hori dela eta, "egindako lana eta erakutsi duen prestutasuna eskertzeko" Sarasola familiak omenaldia egin dio bertsolari markinarrari. Harituz Bertsozale Taldeko Unai Mendizabal zizurkildarra eta Haritz Mujika asteasuarra ere bertan izan ziren, azken urteetan egin duten moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!