Urte amaieran, Asteasura

Ataria 2017ko abenduaren 27a

Urrezko Aizkolarien Kopako eta Gabonetako Harri-jasotzaileen Txapelketako finalak jokatuko dira, 17:00etan.

Urtea herri kirolekin amaituko dute Asteasun. Igandean, 17:00etan, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta txinga eroalea ariko dira lanean. Proba ikusgarriak izango dira, bi finala eta marka ahalegina izango baitira. Urrezko Aizkolarien Kopan Jon Rekondo (Leitza), Mieltxo Mindegia (Doneztebe) eta Mikel Larrañaga (Azpeitia) iritsi dira finalera. 16 enbor ebaki beharko dituzte: 45 ontzako bi eta 54ko hamalau. Gabonetako Harri-jasotze Txapelketaren finalean Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Xabier Peñagarikano (Aizarnazabal) eta Inhar Urruzuno (Ondarroa) ariko dira, 100 kiloko hiru harrirekin. Azkenik, Ousmane Dramek 100 kiloko txingekin marka saiakera egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!