Siemens Gamesak kaleratzeak bertan behera utzi ditu

Ataria 2017ko abenduaren 4a

Sindikatuek arratsaldean jakinarazi dutenez, multinazionalak erretiratu egin du espedientea. 155 kaleratzeko asmoa zuen Siemens Gamesak Euskal Herrian, baina bakar bat ere ez Asteasuko Echesan. Hala ere, mobilizazioak egin dituzte despidoak salatzeko eta presio horrek ekarri du emaitza LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuak esan dutenez.

Siemens Gameseak espedientea aurkeztuko zuela jakinarazi zuenetik langileek elkarrekin eraman dute "presio mediatiko eta sozialak· eta batez ere langileek mobilizazio eta burututako ekintzetan agertu duten "inplikazioak" ekarri du multinazionalaren erabakia sindikatuek esan dutenez.

Beraz, gaurtik aurrera, mobilizazio plangintza bertan behera utziko dute langileek eta enpresarekin batera, dauden beharrei nola erantzun aztertuko dute, baina ERE baten mehatxurik gabe. Sindikatuek nabarmendu dutenez, "etorkizuneko bermeen alde" borrokan jarraitu behar dute. Lehen neurri bezala konpromiso bat sinatu dute aktan: "kaleratzeak ekiditearren behean sinatzen dugunok konpromisoa hartzen dugu neurri ez traumatikoak optimizatzeko formulak topatzeko. Aldi berean, enplegua mantentzeko lanean elkarrekin jarraituko dugu".

Sindikatuek eskerrak eman dizkie langileei proposatutako ekintzei babes erabatekoa emateagatik. "Garaipen hau batasun sindikalaren emaitza da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!