[GUTUNA ] Erresistentzia eta borroka feminista!

Nekane Txapartegi 2017ko azaroaren 25a

Gaur indarkeri matxistaren aurka Asteasuko plazan egin den ekitaldian irakurri da Suitzatik bidalitako gutuna. 

Egunon gaur hor bildutako guztioi! Emakumeon* aurkako jazarpen politikoak jite sexista du.Biolentzia sexista estrukturala da eta gure gorputzak erasotzeaz baino askoz haratago doa. Espetxeetan bere alderik gogorrenean adierazi eta gauzatzen dena.

Gizonek gizonezkoentzat eginiko espetxeetan horien soberakinekin bizitzera behartuak eta patriarkatuaren rolekin hautsi dugulako  “emakume on eta esanekoak“  bihurtzeko ahaleginetan zapalduak. Gainera kartzelero eta zuzendarien jarrera matxisten aurka oldartzean areago zigortuak, Agurtzane eta Ainhoaren moduan. Nahikoa da!

Gure gurputzekin, gure bizitzekin, zuen espetxe sexistetan ere guk erabakitzen dugu! Biolentzia eta espetxe politika patriarkal, arrazista eta kapitalista hiltzailearen aurka erresistentzia eta borroka feminista! Biolentzia sexista jasan duen emakume ororen aitortza eta sinesgarritasuna ere borroka honen helburu da. Agintariek, epaileek, mediek...gure hitza, guk jasandako biolentzia brutala zalantzan jartzen duten bakoitzean, beraien arduraz eskakeatu eta errua gure gain jartzen dute. Horrela, biolentzia sexistaren dimentsioa desitxuratu eta bere estrukturak legitimizatuz.

Hau guztiagatik, beharrezkoa da emakume horion salaketa, kontakizun eta egia guztiak geure egitea, solidaritatea erakustea eta mobilizatzea! Guk sinisten dizuegu ozen esatea! Gure askatasuna emakume ororen askatasunarekin gauzatuko delako, modu eta molde anitzekin eta etengabe hemen, espetxeetan, Rojavan, Suitzan, Wallmapun edo edonon sistema dominatzaile eta imperialista oro erautsi arte elkarrekin borrokan!

Gora munduko emakume eta herri askeak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!