Mikromatxismoei buruzko hitzaldia eta elkarretaratzea Asteasun

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Azaroaren 25aren inguruan ekitaldiak antolatu dituzte Asteasun indarkeri matxista salatzeko asmoz. Hauexek antolatu diren ekimenak:

Azaroak 22, asteazkena

19:00. Mikromatxismoei buruzko hitzaldia izango da udaletxean, Mikel Otxotorenaren eskutik. .

Azaroak 25, larunbata

12:00. Ekitaldia izango da herriko plazan. Hariarekin sarea sortuko dute, idatzi bat irakurri eta herriko musikari-kantari eta gazteek gaiarekin lotutako abestiak eskainiko dituzte: No dudaría, Beldurrak ahaztuta, Konplize ditut.. Ondoren, gaztaina erreak izango dira. Ekintza denak herritar guztiei zuzenduak daude eta Inplikatu zaitez, ez izan konplize! leloa eramango dute.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!