Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo zuzendaria Muskerraren Bidea ezagutzen izan da

Ataria 2017ko azaroaren 15a

Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo zuzendaria eta Cristina Iturriagagoitia, San Sebastian Region bulegoko zuzendaria Asteasun izan ziren aurreko ostiralean, Muskerraren Bidea eta herrigunea bertatik bertara ezagutzen.

Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, ibilbideko puntu nagusiak ezagutu zituzten eta, nola ez, Elizmendiko eskaileretan egin zuten argazkia.

Pili Legarra Asteasuko alkateak gidatu zuen bisita eta hainbat azalpen eman zizkien, hala Muskerraren Bidekoak, nola Asteasu herrikoak. Bisitaren amaieran Iturri-ondon mokadua egin zuten, eta bertako nagusiak prestatutako musker pintxoak dastatuta, aho-zapore gozoarekin egin zuten itzulerako bidaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!