LAB eta ELA sindikatuek azaldu dutenez, enpresak langile bat kaleratu du bajan egoteagatik. Enpresa batzordeak dio onartezina dela "enpresak nahi bezala eta libreki langileak bidaltzeko aukera izatea". Era berean, "borrokatzea" garrantzitsua dela dio, "bai kaleratze honengatik eta baita lantegiko lanpostuak bermatzeko ere".
