Siemens-Gamesako langileek hasi dute bost eguneko greba

Ataria 2017ko irailaren 25a

Argazkiak: LAB Siemens Gamesa

Asteasuko Siemens-Gamesako (Echesa) langileek bost eguneko greba hasi dute; LAB eta ELA sindikatuek azaldu dutenez, enpresak langile bat kaleratu du bajan egoteagatik.

Enpresa batzordeak dio onartezina dela "enpresak nahi bezala eta libreki langileak bidaltzeko aukera izatea". Era berean, "borrokatzea" garrantzitsua dela dio, "bai kaleratze honengatik eta baita lantegiko lanpostuak bermatzeko ere". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!