Nekane Txapartegiri ongi etorria egiteko autobusa aterako da Suitzara

Ataria 2017ko irailaren 20a

Suitzak aske utzi du Nekane Txapartegi asteasuarra. Irailaren 30ean, bertan egingo den ekitaldian parte hartzeko gonbita luzatu dute.

Asteasun autobus literadun bat antolatzen dabiltza ahalik eta jende gehien gerturatzeko. Irailaren 29an, ostirala Asteasutik 20:30ean aterako da Suitzara goizean iristeko. Buelta berriz, larunbat gauean izango litzateke.

Bidaiaren prezioa 50 eurokoa da eta izen emateko 615 708 732 telefonora hots egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!