Kirolerako aukera zabala

Jon Miranda Labaien 2017ko ira. 19a, 19:50

Adin eta sasoi ezberdinei zuzendutako ikastaroak izango dira 2017-2018 ikasturtean. Abonu-sistema berria ere aurkeztu du Usarrabi kiroldegiak.

Sasoi, gogo eta adin guztietako jendearentzat ikastaroak prestatu dituzte Asteasuko Usarrabi kiroldegiko kudeatzaileek. Abonu-sistema berritu dute, eta beste hainbat zerbitzu ere ematen segitzen dute.

Usarrabi kiroldegian 2017-2018 ikasturtean eskaintza zabala izango da. Sasoian izenapean gorputza aktibatzeko eta sasoian jartzeko jarduerak hirugarren adinekoei zuzenduta kokatuko dira.Gogotsun intentsitate altuagoko jarduerak egin nahi izanez gero, aukera zabala izango da. Orekatu delakoan posizioaren kontrolaren bitartez, (yoga eta pilates), gorputz orekatu bat lortzeko aukera eskainiko da. Eta Jolasean haurrei eta gazteei bideratutako lehorreko jarduerak izango dira herritarrentzat aukeran.

ABONU SISTEMA BERRIA

Urteko bazkidetzak urte oso bateko iraupena izango du, abonua egiten den egunetik hasita. Horrez gain, kiroldegiko urteko bazkidetza eginez gero, udako igerilekuetako banakako bonuan %50eko deskontua aplikatuko da eta igerilekuko bazkidetza familiarra eginez gero, %25eko deskontua aplikatuko da kiroldegiko urteko bazkidetza duen kide bakoitzeko, gehienez %50eko deskontua aplikatuz. Beharrezkoa izango da, gainera, udako denboraldiak irauten duen bitartean kiroldegiko bazkidetza indarrean egotea.

Gainera, hainbat instalazioa erreserbatzea (frontoia, gimnasioa, ping-pong mahaiak) eta podologia eta masaje zerbitzua Usarrabi kiroldegitik kudeatzen segituko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!