Bi urteko espetxe zigorra ezarri diete hiru baserritarrei, Opin erreka kutsatzeagatik

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 12a, 16:25

Asteasuko Opin erreka kutsatzea egotzi diete Asteasuko hiru baserritarrei, behi pixa beren baserritik errekara isuritzeagatik. Bi urteko espetxe zigorra eta 6.000 euroko isuna ezarri diete. 

Asteasuko hiru baserritarrei bi urteko espetxe zigorra eta 6.000 euroko isuna ezarri diete, ingurumenaren aurkako delitua egitea egotzita. 2014an du jatorria auziak, EFE agentziaren arabera: akusatuen baserrian behi pixa gordetzeko erabiltzen zuten deposituko horma bat hautsi zen, eta Opin errekatxora jausi zen. Horren ondorioz, "uraren kalitatea jaitsi egin zen eta arrain ugari hil ziren". Era berean, fosfato kopurua "handia" aurkitu zuten isuria gertatu zen lekuan, eta baita "behi pixarekin lotutako materia organikoa ere".

Ebazpenaren arabera, baserritarren deposituan 256 metro kubikoko azalera dago, eta "ez da nahikoa baserriko hiru hilabeteetako jardueraren eraginez sortzen den behi pixa guztia jasotzeko". Ganadu kopurua kontuan hartuta, 566,5 metro kubikoko dentsitatea eduki beharko luke gutxienez, ebazpenak jasotzen duenez. 

1973. urtean eraiki zuten depositua, eta nabarmendu dute ordutik ez dutela "ezer egin biltegia kontserbatzeko, aldatzeko edo mantentze lanetarako", eta ez dituztela "segurtasun neurriak hartu behi pixaren isuria kontrolatzeko". Beraz, "jarduera lizentzia duten nekazaritza-ustiategiek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak hautsi dituzte". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!