Asteasuko Udala lehentasuna ematen ari da hainbat herri lan egiteari. Horren artean, egoera txarrean zegoen Bulanoko bidea berritzeko lanak daude. Iaz egin zen konponketaren eta egokitzearen fasea, eta aurten, prozedura negoziatu bidez Orsa enpresari eman dio bigarren fasea burutzeko ardura.