Usarrabi kiroldegian eskaintza zabala ikasturte berrirako

Ataria 2017ko irailaren 6a

Sasoi, gogo eta adin guztietako jendearentzat ikastaroak prestatu dituzte kiroldegiko kudeatzaileek. Abonu-sistema berritu dute, eta beste hainbat zerbitzu ere ematen segitzen dute.

Usarrabi kiroldegian 2017-2018 ikasturtean eskaintza zabala izango da:

- Sasoian: gorputza aktibatzeko eta sasoian jartzeko jarduerak hirugarren adinekoei zuzenduta.

- Gogotsu: intentsitate altuagoko jarduerak egin nahi izanez gero, aukera zabala dago.

- Orekatu: posizioaren kontrolaren bitartez, (yoga eta pilates), gorputz orekatu bat lortzeko aukera.

- Jolasean: haurrei eta gazteei bideratutako lehorreko jarduerak.

Abonu-sistema berria

Urteko bazkidetzak urte oso bateko iraupena izango du, abonua egiten den egunetik hasita. Horrez gain, kiroldegiko urteko bazkidetza eginez gero, uako igerilekuetako banakako bonuan %50eko deskontua aplikatuko da eta igerilekuko bazkidetza familiarra eginez gero, %25eko deskontua aplikatuko da kiroldegiko urteko bazkidetza duen kide bakoitzeko, gehienez %50eko deskontua aplikatuz. Beharrezkoa izango da, gainera, udako denboraldiak irauten duen bitartean kiroldegiko bazkidetza indarrean egotea.

Gainera, hainbat instalazioa erreserbatzea (frontoia, gimnasioa, ping-pong mahaiak) eta podologia eta masaje zerbitzua Usarrabi kiroldegitik kudeatzen segituko dute.

Informazio guztia eta izen emateak hemen eskuratu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!