Nekane Libre plataformak, Askapenak, Bilgune Feministak eta Sortuk deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon dagoen Suitzako enbaxadaren aurrean, Nekane Txapartegiren estradizioaren kontra azaltzeko. Asteasuarraren asilo politikoa eskatu zuten eragileek, izan ere, Suitzako Justizia Federalak bigarren aldiz berretsi du Txapartegi Espainiaren esku uztea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?