Suitzako enbaxada aurrean elkarretaratzea gaur

Ataria 2017ko uztailaren 17a

Bilboko Gran Viako 17. zenbakian dagoen Suitzako enbaxada aurrean deitu dute elkarretaratzea gaur arratsaldeko 19:30erako.

Nekane Libre plataformak, Askapenak, Bilgune Feministak eta Sortuk deitu dute elkarretaratzea. Bigarren aldiz berretsi du Suitzako Justizia Federalak Nekane Txapartegi Espainiaren esku uztea eta erabaki horren aurka agertuko dira gaur eragileak eta Bilbon biltzen diren herritarrak.

Estradiziorik ez! Asilo politikoa orain! leloa eramango du elkarretaratzeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!