Herri kirola eta festa, Santamañan

Irati Saizar Artola 2017ko uztailaren 16a

Herriko festa gehienetan dute lekua herri kirolek, baita Asteasuko Santamaña auzoan ere. Hamaiketako egin eta herri kirolak ikusteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Aizkolariak eta harri jasotzaileak izan dira protagonista goizean. Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi aritu dira aizkoran eta harri-jasotzen berriz, Kortaberri eta Eizmendi. Trikitilarientzat ere izan da txanda, Laja eta Larrañaga aritu dira giroa alaitzen. Arratsaldean, hiru herritar talde eta Andoni Mendizabalen astoak erakustaldia eman dute eta gauean berriro ere trikitilariak arituko dira.

Biharko eguna jai hartu ondoren, asteartean bukatuko dituzte jaiak:

UZTAILAK 18, ASTEARTEA

11:00. Meza Nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa.

13:00. Herri kirolak bertako gazteen artean.

Ondoren. Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak.

17:30. Kalejira.

Afalaurretik. Tranpazuloren jaitsiera.

Gauean. Izer, Alabier eta Lutxurdio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!