Urki txapeldun, Gipuzkoako sega txapelketan

Irati Saizar Artola 2017ko uztailaren 9a

Aurtengo Gipuzkoako sega txapelketa Jesus Mari Ormaetxeak, Urkik, irabazi du. Julen Gabirondo, Iban Pardo eta Jokin Etxeberriak ez dute txapela janzterik lortu. 

Ordubeteko lana egin dute finalera iritsi diren lau segalariek. Ahalik eta belar gehiena moztea zen txapeldun izateko baldintza bakarra. Segalari bakoitzak 10 laguneko taldea eraman du eta hauek belarra bildu eta pisatzen lagundu diete. Urkik 3638 kilo belar moztu ditu; Gabirondok 3598 kilo; Pardok 3594 kilo eta 3396,5 kilo Etxeberriak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!