Santamañara igoera, festen atarian

Irati Saizar Artola 2017ko uztailaren 9a

Raul Gomez eta Lourdes Colomo izan dira lehenak helmugara iristen. Guztira, 96 parte hartzaile izan dira, azken urteetako handiena.  

XVII. Santamañako igoera izan da aurtengoa. Guztira 96 parte hartzaile abiatu dira Asteasuko plazatik eta 95 lagunek lortu dute Santamañako helmuga gurutzatzea. Azken urteetako partaidetzarik handiena. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lasterketan parte hartu duten 40 asteasuarrei eta 16 emakumezkoei.

Santamañako helmugara heltzen lehena Raul Gomez izan da, 29'08''ko denborarekin. Bigarren, Patxi Urizar izan da 29'15''ean eta hirugarren postua Ander Lazkanok eskuratu du 30'07''ko denborarekin.

Emakumezkoetan, lehena Lourdes Colomo izan da helmugara iristen, 35'22'' behar izan ditu; bigarren postuan, Maialen Muñoz helmugaratu da 35'33''ko denborarekin eta hirugarren postuan Maialen Loyo iritsi da, 35'48''an. Lehenengo bi asteasuarrak etre sarituak izan dira, batetik, Peio Izagirre, laugarren postuan helmugaratuta eta bestetik, Amaia Otegi, 65. postuan amaituta.

Aurten ez du inork errekorra hobetzeko aukerarik izan, gizonezkoetan 25'50''eko errekorra dago eta 30'57''koa emakumezkoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!