Santamañako aldapari aurre egiteko gogoz

Imanol Garcia Landa 2017ko uztailaren 7a

Bi parte hartzaile, iazko proban, Santamañara iristen. IRATI SAIZAR

Igande honetan izango da Santamaña XVII. Kros Igoera; Asteasu herrigunetik abiatuko dira korrikalariak 10:30ean.

Dagoeneko hamazazpigarren aldiz antolatu du Santamaña elkarteak, Asteasuko Udalaren laguntzarekin, Santamaña Kros Igoera. Proba gogorra da, korrikalariek Asteasu herrigunean bi itzuli egin ondoren Santamañako ermitara iristeko bide aldapatsua igo behar baitute.

Igandean izango da kros igoera. Asteasuko plazatik abiatuko da, 10:30ean. Zazpi kilometro inguru ditu probak eta Elizmendi auzora bi aldiz igo ondoren ekingo diote lasterkariek Santamañarako igoera.

Izena emateak lau euro balio ditu, eta ordubete lehenago herriko plazan eman ahal izango da edo telefonoz 943 69 68 96 eta 943 69 34 00 zenbakietan. Lehenengo hiru emakumezko eta gizonezkoentzat sariak izango dira. Lehenengoak 120 euro, bigarrengoak 90 euro eta hirugarrenak 60 euro.

Probaren marka hobetzen duenak sari berezia izango du. Emakumezkoetan Elena Loyok du markarik onena, 30.27 denborarekin; gizonezkoetan Iban Sanchezek 25.50 denboran utzi zuen. Bestalde, hainbat sari zozkatuko dira parte hartzaileen artean eta hamaiketakoa ere eskainiko zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!