Asteasuko sanpedroak 2017

Festa jartzen gazteak nagusi

Irati Saizar Artola 2017ko uztailaren 2a

Asteasuko San Pedro festen azken egunean, herriko gazteek dituzten indar apurrak atera eta herri kirol saioa eskaini dute. 

Amaitzear dira San Pedroak herri guztietan, baita Asteasun ere. Azken txanpan sartuta, herriko gazteek herri kirol saioa eskaini dute eta jarraian, dantzaldia izan dute Errebal taldearen eskutik. Datorren urtera arte agurtzeko, sorginaren igoera izango da ikusgai iluntzean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!