Asteasuko sanpedroak 2017

Ikurrinak abiarazi du kuadrilla eguna

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko uztailaren 1a

Asteasuko San Pedro jaietan kuadrilla eguna ospatzen ari dira; ikurrinari omenaldia egin diote, eta herriko kuadrillek zintzilikatu dute udaletxeko balkoitik.

Eguraldiak ez ditu asteasuarrak kikildu, eta jaietako egun potoloenetarikoan bete-betean sartu dira, egitarauari eutsi. 14:00ak aldera, horrela, ikurrinari omenaldia eginez ekin diote kuadrillen egunari: ohorezko agurra dantzatu, eta Asteasuko kuadrilletako ordezkariek zintzilikatu dute, gero, balkoitik: "Beste behin ere aldarrikatuko dugu, gure hauxe dela", azaldu dute.

Eta jarraian iritsi da festa, luzaro itxaron beharrik izan gabe, trikitilarien lehen notekin. Plazan ezarritako karpa minutu gutxian bete da, eta antolatzaileak hasi dira olagarroa mahaietan banatzen. Arratsaldean elektro txaranga izango dute, eta gauean, berriz, bisitari asko erakarriko dituen kontzertua: Su ta Gar.

Bihar amaituko dira aurtengo sanpedroak, sorginaren igoerarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!