Asteasuko sanpedroak 2017

Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da uztailaren 1ean

Ataria 2017ko ekainaren 28a

Su ta gar taldeak eskainiko du kontzertua, besteak beste, larunbat gauean

Asteasuko Udalak San Pedro jaietan gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko die herrira joan nahi duten guztiei. Zerbitzua uztailaren 1ean emango da, larunbat gauean eta autobusak ohiko ibilbidea eta geltokiak errespetatuko ditu. Honako hauek dira eskainiko den zerbitzuaren ordutegiak:

Zerbitzu honekin inguruko herrietako jendeari herriko jaietara etortzea erraztu nahi die; eta, aldi berean, guztion segurtasuna bermatu nahi dute, jendeak festaz lasai goza dezan, ondoren autorik hartu beharrik izan gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!