Asteasuko sanpedroak 2017

Haurrak hasi dira sanpedroak ospatzen

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 28a

Asteasuko jaietako txupinazo ofiziala arratsaldean izango bada ere, herriko txikienak murgildu dira dagoeneko festa giroan.

LH6 mailakoek bota dute txupinazoa udaletxeko balkoitik eta ondoren iritsi da krosa. Korrika saioak bukatu eta gero, marrazki lehiaketaren txanda izan da. Bien bitartean, frontoia puzgarriz eta bideo jokoz bete da, haurren gozamenerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!