Asteasuko plazan hasi, herriari bi itzuli eman eta ondoren igo beharko dute Santamañara. Iaz Raul Gomez eta Aitziber Ibarbia izan ziren irabazleak eta proba honetan denbora onena egin duten lasterkariak Iban Sanchez (25 minutu eta 50 segundo) eta Elena Loyo (30 minutu eta 57 segundo) izan dira. Aurten inork errekorra jarriko balu, harentzat sari bereziak egongo dira. Gainerakoan lehenengo emakumezko eta gizonezkoentzat 120 euroko saria egongo da, bigarren sailkatuentzat 90 eurokoa eta 60 eurokoa hirugarren sailkatuentzat.
Probaren amaieran Santamaña ermita ondoan dutxatzeko aukera izango da eta korrikalarien poltsak bertara eramateko aukera izango da. Behin krosa amaituta hamaiketakoa, sari banaketa eta zozketa egingo dira. Parte hartzaileen artean egingo dira zozketak.
Izen emateak proba hasi baino ordu bete lehenago egin beharko dira Asteasuko plazan, lau euro ordainduta. Telefonoz ere egin daitezke 943 69 68 96 eta 943 69 34 00 zenbakietara deituta.