Kanpandorretik Simon jaitsita hasi dituzte Santa Krutzak Elizmendin

Ataria 2017ko apirilaren 29a

Suziria entzutearekin batera egin du kanpandorretik eliz atarirainoko bidea Simon pertsonaiak. Bitartean bertan bildutako haurrentzat goxokiak banatu ditu. Ondoren, haur jolasak eta merienda izan dira.

Gaur dute Santa Krutz festen lehen eguna Asteasuko Elizmendi auzoan. Iluntzean Izer eta Alabier trikitilariak izango dira herrian eta herri afaria egingo dute erretore etxean. Zezen suzkoaren ondoren, erromeria izango da trikitilariekin goizaldera arte.

Bihar, meza ondorenean hamaiketakoa eta toka txapelketa izango dira eta arratsaldez berriz, herri kirolak eta buruhandiak. Laja eta Narbaizaren musikarekin amaituko dituzte aurtengo Santa Krutzak Asteasun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!