Nekane Txapartegiren askatasuna eskatuko dute

Ataria 2017ko api. 1a, 13:46

Datorren ostegunean, apirilak 6an, urtebete beteko da Nekane Txapartegi Suitzan atxilotu zutela. Mobilizazioak egingo dira egun horretan hemen Euskal Herrian (Bilbo eta Asteasu), Suitzan (Zurich, Luzern, Bern, Baser eta Genf) eta Alemanian (Berlin).

Asteasun egindako agerraldian iragarri dituzte datozen egunetarako mobilizazioak eta Nekane Txapartegik bizi duen egoeraz irakurketa egin dute:

1.- Nekaneren auzia 1999. urtean hasi zen, 118 urte dagoeneko, 1999ko martxoaren 9an Guardia Zibilak atxilotu ondoren bortizki torturatua izan zen. Ondoren 9 hilabete kartzelan pasa eta 2005. urtean 18/98 auzian epaitua izan zen. Bertan 6 urte eta 9 hilabeteko kondena jaso zuen. Berriki Espainiako Auzitegi Gorenak zigor hau 3 urte eta 6 hilabeteetara jaitsi du. Tartean 10 urte erbestean pasa behar izan ditu.

2.- 2016ko Apirilaren 6an Zurichen atxilotu zuen Suitzako Polizia Federalak espainiar poliziaren laguntzaz. Suitzan urteak zaramatzan bizitza arrunta egiten bere alabarekin, atxiloketa hau Espainiar estatuak eskatutako estradizio eskaera baten ondorioz etorri zen.

3.- Pasa den Martxoaren 23an Suitzar Justizia Federalak Espainiaren estradizio eskaera onartzea erabaki du, Nekane Torturatua izan dela ez omen delako frogatu, alperrik izan dira abokatuen lanak eta aurkeztutako dokumentu guztiak. Nekanek urte bete oso bat pasa du lehen erabakiaren zain. Alabarengandik banatua, espetxeko baldintza txar eta oso  gogorretan, horrek guztiak egunerokoan  sortzen duen sufrimendu eta ezinegonarekin.
Ez dituzte kontuan eduki aurkeztutako proba guztiak, besteren artean hurrengoak aipagarrienak: Pako Etxeberriaren taldearen txostena, Suitzako psikologoen txostenen sinesgarritasuna, Istambuleko protokoloa, Amnistia Internazionalen salaketa eta Organización Mundial Contra la Torturaren aitortza.

4.- Extradizio kasuari dagokionez orain bere abokatuek hilabete izango dute helegitea aurkezteko eta berriro bigarren erabakiaren zain geldituko da Nekane, berriro erabaki hori noiz iritsiko den jakin gabe eta kartzelako egoera gogorra jasaten. Asilo Politikoaren erantzuna falta da oraindik, baina abokatuen ustetan ildo beretik etor daiteke erabakia epe motzean. Uste dugu  abokatuek posible den guztia egin dutela Nekaneren torturak frogatzeko eta lehen aipatu bezala aurkeztutako probak eta dokumentuak ezin argigarriagoak dira, proba hauek ez badute balio nola frogatu daiteke tortura kasu bat???  Ematen duenez bai Espainian eta bai Suitzan Poliziaren hitzak bakarrik balio du. Injustiziak alde guztietan.

5.- Nekaneren gaur egungo egoerak gatazka politikoaren konponbideari beste eraso zuzen bat egiten dio. Espainiako Gobernuak beste behin oso argi utzi du zein den bere alternatiba bakarra herri honentzako; askatasuna eta demokrazia oinarri dituen egitasmoa gelditu nahi ditu eta horretarako, espetxea eta errepresioa da bere alternatiba.

6.- Datorren apirilaren 6an urtebete beteko da Nekane Suitzan atxilotu zutela eta Suitzar gobernuak hartutako erabakia eta Nekane beraren egoera salatzeko bai Euskal Herrian, Suitzan eta Alemanian hainbat mobilizazio antolatu dira, beraietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


Euskal Herrian:
Bilbon: 12:00etan Suitzako Kontsulatu aurrean konzentrazioa
Asteasun: 19:00etan ez-ohiko batzarra udaletxean, Txapartegiri babesa emateko mozioa jorratzeko. Ondoren, 19.30ean Nekane Libre Plataformak deituta manifestazioa egingo da.

Suitzan:
Zürich: Free Nekane Demo, 19:00etan, Piazza Cella (Facebook) (Flyer)
Luzern: Free Nekane Kundgebung: 18:00etan, Jesuitenplatz (Facebook)
Bern: Free Nekane Demo: 19:00etan, Bahnhofplatz (Facebook)
Basel: Free Nekane Demo: 19:00etan, Claraplatz (Facebook)
Genf: Manif Free Nekane: 18:00etan, Place Neuve (Facebook)

Alemanian:
Berlinen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!