Paula Kasaresek hitzaldia eskainiko du Asteasun

Ataria 2017ko martxoaren 28a

Kukute guraso elkarteak, Asteasuko Udalarekin batera antolatu du hitzaldia eta 20. Korrikako ekitaldien bueltan antolatu dute. Ostegunean, Asteasuko udaletxean, 18:00etatik aurrera.

Paula Kasaresek emango du hitzaldia eta "Familiaren garrantzia haurrak euskaldun haztean" izenburua eramango du ekitaldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!