Asteasuko igerilekuetako taberna ustiatzeko iragarkia egin du udalak

Ataria 2017ko martxoaren 21a

Hurrengo 15 egunetan aurkeztu beharko dira eskaintzak Asteasuko udaletxean. Infomrazio gehiago izango da, 943 69 19 07 telefonoan edo www.asteasu.eus helbidean.

Udaldian taberna zabaltzeko kontratua eskaintzen du Astasuko Udalak, beste urte batez luzagarria izango dena. Esleipendunak urte bakoitzeko gutxienez 300 euro ordaindu beharko du, BEZa kanpo. Behin betiko 600 euroko bermea eskatzen du udalak.

Kontratistak ekonomi eta finantza kaudimena eta kaudimen tekniko eta profesionala agertu beharko ditu, Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren 21. klausulan zehaztutakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!